Denda fisikoetan, ez, dendak aurkakoa adierazi ezean; lineako erosketetan, ordea, bai: 14 egun dauzkazu.
Produktua denda fisiko batean erosi baduzu, ez daukazu produktua itzultzeko eskubiderik, dendak horretarako konpromisoa hartu eta hala iragarri salbu (hondatuta ez badago, jakina). Marketin-kontuak tarteko, establezimendu ugarik onartzen dute produktua itzultzea edo aldatzea. Halaxe jarduten badute urte osoan, hala izan behar du beherapenetan ere, establezimenduan aurkakoa modu ikusgarrian adierazi ezean.
Erosketak distantziara edo Internet bidez egiten badira, ordea, 14 egun dauzkazu erosketak itzultzeko, inolako arrazoirik eman beharrik gabe, uko egiteko eskubideari esker.
Gogoratu beherapenen aldia dagoeneko ez dagoela erregulatuta eta dendek hobekien datorkienean egin ditzaketela, interes komertzialen arabera, egokitzat jotzen duten denboraz. Alabaina, salgaiek arau batzuk bete behar dituzte:
Merkataritza-jarduera egin ohi den establezimendu berean
- Aurretik zutena baino prezio baxuagoa
- Aurretik eta gutxienez hilabetez salmenten ohiko eskaintzan egon izana.
- Beherapenak hasi aurreko hilabetean promoziorik eduki ez
Produktu guztietan adierazi behar dira, argi eta garbi, beherapenen aurretiko prezioa eta prezio berria. Beherapena duten produktu guztiek bete behar dituzte urtean zehar saltzen diren produktuen kalitate-eta etiketatu-arauak.
Ea, gogoratu: hondatutako produktuak edo ohikoa baino prezio baxuagoan saltzeko xedez erosten diren produktuak inola ere ez dira beherapentzat hartuko.
Egilea: Kontsumobide