Europar Batasunaren barruan (Danimarkan izan ezik) mugaz gaindi 5.000 euro gehienez erreklamatzeko sortutako prozesu judizial azkarra da. Inongo dirurik erreklamatzen ez denean ere baliagarria da prozedura hau, demanda jaso duena erreklamazioren aurka egon ala ez.
Idatzizko prozedura da funtsean; Epaitegiak beharrezko irizten badio, bisita bat ere gehitzen zaio inoiz, erregelamendu arautzaileak berak ere ez-ohiko jotzen duen arren..
Estatu espainiarrean, tasa judizialak ordaindu egin behar dira ezinbestean. Tasak erreklamatutako kopuruaren arabera finkatuko dira baian zenbatekoa ez da 100 euro baino gutxiago izango. Prozedura honek ez duenez letraturik behar, kostu txikiagoa dauka; baina kontuan hartu behar da, halere, audientzia egiten bada, edo norbaitek testigu zein adituak bertaratzea erreklamatzen badu, kostua handiagoa izango dela orduan.
Mugaz gaindi dabil prozesua: Europar Batasuneko leku ezberdinetan daude demandatzailea eta demandatua. Bakoitzak nahi izanez gero egitekoa da, baina ez da estatu kide bakoitzean ezarrita dauden prozeduren ordezkoa. Bestelako erreklamazio judizialak baino azkarragoa, errazagoa eta merkeagoa izatea nahi da.
Kopuru txikietarako prozesu europarra erabili nahi izanez gero, A formulario normalizatua erabili besterik ez duzu. Eskueran duzun idatzizko informazio garrantzitsu guztia gaineratu behar diozu horri (fakturak, kontratuak, egiaztagiriak …). Eskumena daukan organo jurisdikzionalari bidali behar diozu dokumentazio hori (herriko epaitegiari, normalki), dela postaz dela justizia-administrazioak ontzat emanda daukan beste edozein eratan. Ebazpena ematen denean, demandatua bizi den estatuak exekutatu beharko du, ebazpena demandatzailearen aldekoa bada, jakina.
Europar Batasunak garrantzia handia ematen dio prozesu honi, batasuneko kontsumitzaileen eskubideak babesteko eta barne-merkatu bakarra sortzeko. Prozesu hau erabili edo ez, norberak erabaki behar du.
Hona hemen esteka batzuk, prozesua hobeto ulertzeko.
Europar Batasuneko aldizkari ofiziala
Kontsumitzailearen Zentro Europarra Espainian