Auzitegi Gorena espainiarrak, uztailaren 20ko epaian, Ryanair hegazkin-konpainiaren kontratuetako bi klausula abusuzkoak deklaratu ditu eta ondorioz deuseztatu ditu, kontsumitzaileen elkarte baten kasazio-errekurtso bat partzialki baietsi baitu. Bestalde, Ryanair enpresak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa ezesteak kontratuaren artikuluetako beste lau klausularen deuseztasuna berrestea dakar.
Abusuzkoak deklaratutako klausula dira kontratuaren interpretazioa Irlandako legeriaren mende jartzen zuena; izan ere, auzitegiak uste du kontsumitzaileentzako defentsa-gabezia sortzen dela, eta konpainiari bagajea beste hegaldi batean eramateko aukera ematen dion klausula, Auzitegi Gorenak orokorregitzat jo duena.
Ryanair hegazkin-konpainiak aurkeztutako errekurtsoa baztertzearen ondorioz, berretsi egiten da Madrilgo Auzitegiak jada deklaratutako beste klausula batzuen deuseztasuna, hau da: 40 euroko kargua ezartzen duena ontziratze-txartela berriz inprimatzeagatik, neurriz kanpokotzat jotzen baita; aurreko hegaldi batean jokabide txarra izan zuen pertsona bati ontziratzea ukatzeko aukera ematen duen klausula, kasu honetan, ezetsi egiten da generikoegia delako; eta konpainiari aukera ematen diona ekipajea arakatzeko uste baita pribatasunaren esku-hartze inbaditzailea dela eta agintaritzaren agenterik gabe ezin dela egin; eta azkenik, diruz eta kreditu edo zor txartelaz ordaintzearen inguruko klausula (Ryanairrek ez du esku dirurik hartu).
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren prentsa-oharra. (erderaz)