Igandea, Apirila 19, 2020
Erreklamatzeko prozedura
Kontsumitzaileak 14 egun naturaleko epea du, alarma-egoera amaitzen denetik zenbatzen hasita, enpresari kontratua suntsiarazteko eskatzeko.
Enpresak kontratua suntsiarazteko eskaera jasotzen duenean, beste aukera batzuk eskain diezazkioke kontsumitzaileari, kontratua aldatzea edo berritzea ekar dezaketenak.
60 egun igarotzen badira alde biak enpresaren proposamenari buruz ados jarri gabe, enpresak 14 egun natural izango ditu ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.
Kontsumitzailea enpresara badoa eta alarma-egoera amaitu baino lehen kontratua suntsiarazteko eskatzen badu, bi aldeen arteko akordioa lortzeko 60 eguneko epea enpresak eskaera horren berri duenetik hasiko da zenbatzen.
https://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/albistea/2020/alarma-egoeraren-ondorioz-bete-ezin-diren-kontratuak/