Usted está aquí

Merkataritza elektronikoa

Viernes, Junio 28, 2019

Internet bidez produktuak edo zerbitzuak kontratatzen badituzu, zenbait neurri hartu behar duzu eta merkataritza elektronikoari buruzko eskubideak ezagutu behar dituzu.

Erosketa bat egitea segurua dela bermatzeko, ondoko adierazleak egiaztatu behar dituzu:

  • Web orriaren helbidea https:// hitzekin hasi behar da. Azken s horrek zerbitzaria segurua dela esan nahi du, halere, zenbaitetan, s hori ordainketa-orrian bakarrik agertuko da.
  • Giltzarrapo itxi bat, pantailako beheko aldeko eskuineko angeluan. Giltzarrapoa irekita badago, litekeena da gunea ez izatea segurua.
  • Pantailaren beheko eskuineko angeluan giltza oso bat agertzen bada webgunea segurua dela adierazten du.

Giltzarrapoan edo giltzan birritan klikatuz gero -online dendaren segurtasun-egiaztagiriari buruzko informazioa agertuko da. Segurtasun-egiaztagiriak bermatzen du bidaltzen diren isilpeko datu guztiak modu seguruan egingo direla, datuak enkriptatzeko sistema baten bidez; normalean SSL (Segure Socket Layer).

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/gaiak-erosketak/-/merkataritza-elektronikoa/