Usted está aquí

Halloween: mozorro seguruak; ez ziririk, ez saririk

Martes, Octubre 23, 2018

Halloween: mozorro seguruak; ez ziririk, ez saririk

Segurtasun-kontuetan, ez dago ez ziririk, ez saririk. Halloween ospatzeko ohitura anglosaxoiaren ondorioz, urriaren 31gauean, zonbi, banpiro, sorgin, burezur eta hilobiaz haraindiko mota guztietako izakiz beteko dira kaleak. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak gomendatzen du adi ibiltzeko mozorroak erosteko orduan, batik bat etxeko txikientzat badira. Gainera, hainbat jarraibide ematen ditu, mozorroak ez daitezen izan, benetan, hiltzeko modukoak.

  • Pentsatu zein dendatan edo zein web orritan egin nahi duzun erosketa. Segurtasuna jarri beste edozeren gainetik.
  • Etiketa eta argibideak:
    • Gaztelaniaz egon behar dute.
    • Irakurri arretaz. Batez ere, segurtasun-oharrei erreparatu.
    • Egiaztatu agertzen dela enpresa fabrikatzailearen edo arduradunaren izena, sozietatearen izena edo marka eta helbidea.
  • Haurrentzako mozorroak, hamabi hilabetetik gorakoentzat eta hamalau urtetik beherakoentzat.
    • Araudiaren arabera, jostailuak dira.
    • Segurtasun-baldintza zorrotzagoak bete behar dituzte, eta CE marka eduki. Europako CE marka eta Txinakoa bereizten ikas dezakezu esteka honetan.
    • Begiratu adin-tarteari. Zenbat urterekin erabiltzea gomendatzen den adierazten du.
    • Irakurri ohartarazpen espezifikoak, batik bat 36 hilabetetik beherakoekin produktu hori nola erabili azaltzen dutenak.
    • Aztertu produktua, araudia betetzen duela egiaztatzeko eta, hortaz, honelakoa dela ziurtatzeko:
      • Ez dute surik hartzen edo nekez sutzen dira.
      • Ez dute punta edo ertz zorrotzik, ez eta askatu daitekeen eta, kasurik okerrenean, haurrek irents dezaketen pieza txikirik.
      • Ez daukate asfixia eragin dezakeen lokarririk edo sokarik lepo inguruan edo txanoan.
  • MaskarakArnasa ondo hartzeko beste zulo izan behar ditu.
  • Makillajea. Produktu kosmetikoak dira. Erreparatu osagaiei, iraungitze-datari eta eragin ditzakeen alergiei.

Mozorroa internet bidez erosten baduzu, jarraitu aholkuak online erosketa segurua izan dadin, eta gogoratu 14 egun dituzula atzera egiteko, alegia, erosketa inolako penalizaziorik gabe eta inolako azalpenik eman gabe itzultzeko.

Azkenik, gorde erosketaren faktura edo tiketa eta, arazoren bat baduzu, aurkeztu erreklamazio bat.

 

https://youtu.be/LQK3U2hMEYo

Egilea: Kontsumobide