Euskadiko kontsumitzaileak

Euskal Herriko konstsumitzaileen Batasuna - EHKB

Union de consumidores de Euskadi-UCE

Unión de Consumidores de Euskadiwww.euskadikokontsumitzaileak.com

EROSLE KONPULTSIBOAK EUSKADIN

 

EUSKADIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNAK (EKB) ORAIN ZAZPI URTE EUSKAL FAMILIEN ZORPETZEARI BURUZ EGINDAKO AZTERLANA EGUNERATU EGIN DU ETA ZENBAIT ALDAKETA GARRANTZITSU NABARMENDU DIRA.

 

 

ETXEETATIK %10ETAN GUTXI GORABEHERA EROSLE KONPULTSIBOEN EZAUGARRI NABARMENAK IKUS DAITEZKE EUSKADIN.

 

Lan-egonkortasuna, iragarpen ekonomiko onak, interes-tasa txikien egoera (jada gainditua), aurrerapen etengabea eta gure ingurunean gertatzen diren aldaketen bizkortasuna dela eta, familien kontsumo-ereduak aldatzen ari dira, eta horien artean zorpetze handiagoa izatea dugu ezaugarri nabarmenenetako bat, kasu askotan gehiegizkoa izatera iritsi baita. Gainera, interes-tasen hazkundeak egun daraman bilakaerak are okerragoa egin du egoera hori, zeren ez baita ahaztu behar egun %3,75ean kokatua dagoela, 2001az geroztik izan duen mailarik gorenean.

 

Gorakada horrek ondorio larriak ditu familien egoera ekonomikoan, eta horrela, egungo gorakako bilakaera horrek horrela jarraitzen baldin badu, familia kopuru handi bat zailtasun handiko egoera batean sar daiteke, eta horrek, Kontsumo Eskaeraren bitartez, ekonomia osoan izango du eragina.

 

Gizartean duen eragin hori dela eta, azkeneko bolada honetan Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak (EKB) arreta handiz aztertu ditu Euskadiko etxeen zorpetze maila eta gastuaren jokaera.  2000. urtean egin zen gai horiek guztiak jorratu zituen lehen lana, eta egun, oso interesgarria da orduan egindako ikerketa eguneratzea, zorpetzeari buruzko familia-eredu berriak sartuz, esaterako Mailegu Express mota berriak, edo egun agertzen hasiak diren eta gizartea hainbeste kezkatzen duten kontsumorako adikzio berriak. Alor honetan, azterketa horrek oso ondorio interesgarriak eta gaurkotasun handikoak eskaintzen dizkigu.

 

Lehenik eta behin, euskal familiek duten finantza-zorpetzea nabarmenki hazi da kategoria profesional guztietan, baita adin-kategoria guztietan eta errenta-tarte guztietan ere aztertutako epealdi horretan, eta urtero Euskadin 127.000 familia berri dira zor-konpromisoak bereganatzen dituztenak, hau da, seitik bat.

 

Bigarrenik, azpimarratzekoa euskal familien malgutasuna eta borondate ona beren zorpetze-egoerari dagokionez, gogoratzen duten gastu-portzentajea benetakoa baino txikiagoa baita, eta horrek, gastuaren kontrolean malgutasun handiagoa eta borondate hobea adierazten du. Familietatik %24k onartzen dute ustekabeko gastuek zaildu egiten dietela hilaren amaierara iristea eta %9k ez dute ezagutzen beren gastuen xehetasuna.

 

Hirugarrenik eta azkenik, Kontsumoaren Gizarte Kulturak izan duen zabalkunde nabarmena aipatu beharko genuke, gazteen segmentuan garrantzi berezia duelako eta horiek direlako era honetako bultzada kontsumozaleak errazen bereganatzen dituztenak. Alde horretatik azpimarratu beharra dago euskal herritarrontzat erosketak egitera joatea aisialdiaz gozatzeko hirugarren aukera dela, zinera edo antzokira joatea edo kalez kale ibiltzearen aurretik, eta jarduera hau gazteen kasuan bigarren tokian dago gainera, nahiz adinean aurrera egin ahala atzeratzen joaten den.

 



Copyright Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz