Euskadiko kontsumitzaileak

Euskal Herriko konstsumitzaileen Batasuna - EHKB

Union de consumidores de Euskadi-UCE

Unión de Consumidores de Euskadiwww.euskadikokontsumitzaileak.com

KONTSUMITZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA TURISMOAREN SEKTOREA

KONTSUMITZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA TURISMOAREN SEKTOREA

 

Azken hamarkadetan, turismoaren sektorea etengabe garatu da eta turismo-bidaiak egitea herritarren ohitura bilakatu da. Igoera horrekin batera, kontsumitzaileek ere erreklamazio gehiago egin dituzte, bereziki, aireko garraioaren inguruan.

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoan (KIUB) eta estatuko kontsumitzaileen elkarte nagusietan egindako erreklamazio guztien artean, turismoaren sektorea lehen hamar postuetan dago. Batzuetan, kontsumitzaileek ez dituzte beren eskubide guztiak ezagutzen eta, beste batzuetan, eskubide horiek ez dira betetzen. Arrazoi horiek direla eta,Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak (EHKB) astiro ikertu du turismoaren sektorean kontsumitzaileen eskubideak benetan babesten diren.

Horretarako, telefono bidezko inkesta bat egin zitzaien EAEko 1.200 pertsonari, galdera-sorta itxi baten bitartez. Inkesta egiteko, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren FamiliturEuskal Turismoaren Txostenetik abiatutako eredu baten egituran oinarritu ziren.

 

1.      JAZOEREN TESTUINGURUA.

 

TURISMOAREN SEKTOREA HAMARGARREN POSTUAN DAGO ERREKLAMAZIOEN RANKINGEAN; 2007AN 29.500 ERREKLAMAZIO INGURU EGIN ZIREN

Kontsumoko Institutu Nazionalaren arabera, Estatuan guztira 29.429 erreklamazio eta kontsulta egin ziren 2007an, turismoaren sektoreari dagokionez. 2003az geroztik, erreklamazioen kopurua %100 baino gehiago igo da.

2003-2007 urteen artean estatuan egindako erreklamazioak, guztira.

(erreklamazioen eta kontsulten kopurua)

 

 

Iturria: Kontsumoko Institutu Nazionala

Turismoaren sektorearekin zerikusia duten erreklamazioek rankingeko hamargarren postua hartu zuten 2007an, gasaren edo bere eratorrien, elektrizitate-konpainien edo automobilen salerosketako sektoreen gainetik. 2004an turismoaren sektorea 13. postuan zegoen erreklamazioen rankingean; urtebete geroago, 14. postura jaitsi zen eta 2006an ere jaisten jarraitu zuen (16. postua). Bestalde, azkeneko urte honetan, 2007an, nabarmen igo zen erreklamazioen kopurua, eta hamargarren postuan kokatu zen.

2007AN 630.000 MALETA GALDU ZIREN ESTATUAN, 14 MALETA BAINO GEHIAGO MILA BIDAIARIKO

Airebideen Europako Elkartearen arabera, 2007an 6.246.820 maleta inguru galdu ziren Europako aireportuetan eta 626.669 gutxi gorabehera estatuko aireportuetan. Zifra altu horiek egunerokotasunera eramanez gero, esan nahi du egunero 1.717 maleta galdu zirela estatuan eta 17.114 inguru Europan.


 

 


 

Guztira, 2003 eta 2007 bitartean, Europako eta estatuko aireportuetan galdutako maleta koprua


 

 

Iturria: Airebideen Europako Elkartea

Aireportuetako bidaiari kopurua kontuan hartuta, Europan batez beste 16,6 maleta galdu ziren 2007an mila bidaiariko; 2003an, berriz, 15,1 galdu ziren proportzio berean. Estatuan 2007an batez beste 14,2 maleta galdu ziren mila bidaiariko; 2003an ere zifrak antzekoak izan ziren: 13,9 maleta mila bidaiariko.

Hegaldien % 30 baino gehiago 15 minutu baino gehiago atzeratzen dira eta hegaldien %2 bertan behera geratzen dira

Hegaldiak atzeratu eta bertan behera geratzen dira askotan; bidaiariek duten beste arazo garrantzitsu bat da hori, milaka bidaiariri eragiten baitie. 2007an beste urteetan baino hegaldi gehiago atzeratu ziren: Europan, 1.600.000 hegaldi baino gehiago eta Espainian 12.000 inguru. Horrek esan nahi du, 2004z geroztik Espainian % 25 igo direla atzerapenak eta Europan % 19.

Estatuan atzeratutako hegaldiak. 2004-2007

Datuak ehunekotan


Iturria: Airebideen Europako Elkartea

2007an Europako aireportuetan 45.800 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu ziren, 2003an baino zertxobait gutxiago (48.158); bestalde, estatuan 70 hegaldi bertan behera geratu ziren, 2004an baino askoz gutxiago (382).


 

 


2. EUSKALDUNEN TURISMO-ARAZOEN RANKINGA. 

EAEko herritarren arazo sarrienak garraioarekin lotuta daude.

Euskal turisten arazorik ohikoena, kanpora joaten direnean, garraioarekin lotuta dago; hain  zuzen ere, garraioa arazo bat izan da EAEko bidaiarien % 26,4rentzat batez beste, hau da, galdetutakoen laurdenarentzat baino gehiagorentzat. Kategoria berean sartzen dira garraiobideak atzeratu edo bertan behera geratu direneko kasuak eta overbooking-ak sortutako arazoak.

Euskal turistek gehien aipatu duten bigarren arazorik handiena ekipajearekin lotuta dago; hori arazo bat izan da galdetutakoen artetik % 25,9rentzat, hau da bidaiarien laurdenarentzat. Kategoria berean sartzen dira ekipajea edo ekipajeko edukia galtzea, hondatzea eta lapurtzea.

Bidaiatzeko orduan, azken hiru urteetako arazorik garrantzitsuenak, guztira, EAEn

(Datuak ehunekotan)

 

      Iturria: Ikei inkesta

3. TURISMO-ARAZOEK EUSKALDUNENGAN DUTEN ERAGINA.

GALDETUTAKO HAMARRETIK LAUK ARAZOREN BAT IZAN DUTE BIDAIATZEKO ORDUAN; HALERE, ERDIEK BAKARRIK EGIN DUTE ERREKLAMAZIOA

Turisten eskubideak askotan urratzen dira; hain zuzen ere, hamar bidaiaritik lauk esan dute eskubideak urratu dizkietela. Halere, eskubideak erabili eta erreklamazioak egiteko garaian, erdiek bakarrik jo dute erreklamazioak egitera.

Bidaia-arazoak izan dituzten eta erreklamazioa egin duten pertsonen arteko erlazioa, guztira, EAEn

Inkesta egin zaien pertsonen datuak, ehunekotan

Iturria: Ikei inkesta.

 

Adinean aurrera egin ahala, arazoak gutxiago hautematen dira.

Bidaia-arazoak hautemateko orduan, adina erabakigarria da; hain zuzen ere, gazteen % 46k  izan dute bidaia-arazoren bat, hau da, seitik ia lauk. Bestalde, helduagoen artean % 30ri bakarrik urratu zaizkio eskubide



 


 


Beste adin-tarteetako bidaiarien kasuan, % 39k eta % 45k bidaia-arazoren bat izan dute.

Turismoaren sektorean sortutako arazoak, adinaren arabera banatuta

(Datuak ehunekotan)


 


Iturria: Ikei inkesta

4. ESKUBIDEAK BETETZEA. KONTSUMITZAILEEN ERREKLAMAZIOAK

Kontsumitzaileak bere eskubideak erabili edo gauzatzea, kexak eta erreklamazioak jarri ondoren. Kontsumitzaileek honako toki hauetan jar ditzakete erreklamazioak: kontsumitzaileen elkarteetan, garraio-enpresetan, Kontsumitzailearen Udal Informazio Bulegoan edo Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.

    Erreklamazioen intentsitatea.

ARAZOREN BAT IZAN DUTENETATIK % 53K JARRI DUTE ERREKLAMAZIOA

Bidaiari gisa norberak dituen eskubideak urratu egin direla sentitu duten herritarretatik % 53k jarri dute erreklamazioren bat, behin gutxienez. Lurralde historikoen artean ez dago alde adierazgarririk.

Adinean aurrera egin ahala, gora egiten du erreklamazioak jartzeko joerak

Turismo-gaietan egindako erreklamazioak, adinaren arabera

(Datuak ehunekotan)


Iturria: Ikei inkesta

Adinaren araberako datuek argi erakusten dute 30-44 urte bitarteko bidaiariek jartzen dituztela erreklamazio gehien (% 57k), hau da, bi herritarretatik batek. Gazteenak daude azken lekuan (% 44,6), besteengandik urrun. Helduenen artean % 54k jarri dute erreklamazioren bat.

 



Copyright Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz