Euskadiko kontsumitzaileak

Euskal Herriko konstsumitzaileen Batasuna - EHKB

Union de consumidores de Euskadi-UCE

Unión de Consumidores de Euskadiwww.euskadikokontsumitzaileak.com

Afinsa/Forum

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseilua

 

GALDERA ETA ERANTZUN OHIKOENAK

 

Zein da egungo arazoa Forum Filatélico, S.A. eta Afinsa Bienes Tangibles, S.A. ondasun ukigarrien enpresekin?

 

Bi enpresak interbenituta daude judizialki Instrukzioko 1. eta 5. Epaitegi Zentralen aginduz. Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak bi kereila aurkeztu ditu haien aurka, ustezko maula, agiri faltsutze, kapital zuritze, kaudimen-gabezia zigorgarri eta Ogasun Publikoaren aurkako iruzur delituengatik.  

 

Egun, instrukzio faseko lehen urratsak egiten ari dira.

 

Instrukzioko 1. eta 5. Epaitegi Zentralen zigor arloko prozeduraz gainera, ba al da beste inongo prozedura judizialik FORUM FILATELICO, S.A.-ren eta AFINSA BIENES TANGIBLES, S.A.-ren aurka, dagokienei interesa dakiekeenik?

 

Bai, konkurtsoa deklaratzeko eskari bat egin da, eta, eskumen arrazoiengatik, Madrileko Merkataritza arloko 6. eta 7. Epaitegiei dagokie hartaz arduratzea.  

 

Eskaria hastapen fasean dago oraindik. Hura onartzeaz erabaki beharko du Epaitegiak hurrengo egunetan, eta, hala badagokio, zordunari helaraziko dio erabakiaren kopia bost egunez, hark aurka egiteko edo amore emateko. Haren ondoren, eskaria onartu bada, dagokion publizitatea emango zaio ebazpen judizialari, EAOn eta zordunaren interes nagusiak dauden probintziako egunkari handienetan argitaratuta.     

 

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek ere ahalik eta publizitaterik handiena egingo diote konkurtsoa deklaratzeko auto judizialari. Deklarazio judizial horren ondoren, 30 eguneko epea izango da kredituak egiaztatzeko. Une horretan, hartzekodun izaera egiaztatu beharko da epaitegian.

 

Egin behar al dute ezer kaltetuek, konkurtso prozeduran kontuan har ditzaten?

 

Konkurtso prozedura nola doan ikusita, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek garaiz abisatuko dute zer urrats egin behar diren.

 

Bateragarriak al dira prozedura penala eta zibila?

 

Bai, bi prozedurak bateragarriak dira guztiz, eta ez da epaiketa aurreko inolako arazorik. Konkurtso prozesuak ez du eteten prozesu penala (Zigor Kodearen 260.3 art.), eta prozesu penalak ere ez du eteten konkurtso prozesua (Konkurtso Legearen 189.1 art.). 

 

Adierazi al du Zerga Agentziak ea FORUM FILATELICO S.A.-ko eta AFINSA BIENES TANGIBLES S.A.-ko kaltedunek enpresa horietan egin zituzten inbertsoen etekinak deklaratu behar dituzten beren PFEZn, kontuan izanik haietako askok ez dituztela etekin horiek kobratu, aipatu enpresen produktuetan berriro inbertitu zirelako?  

 

Bai, Zerga Agentziak ulertzen du <>.

 

Egungo egoeraren aurrean, planteatu zaio Zerga Agentziari ea kaltetuek (zeinak beharturik baitaude, gainera, Ondarearen gaineko Zerga aitorpena egitera) eduki ekonomikoko ondasun eta eskubide gisa hartu eta aitortu behar ote dituzten FORUM FILATELICO, S.A.-n eta AFINSA BIENES TANGIBLES, S.A.-n dituzten inbertsioak beti, ala, aitzitik, kaltetuak une honetan esku-hartze judizialagatik ez daukan kopurua deskontatu egin behar ote den 2005eko abenduaren 31n zeukan ondaretik.     

 

Zerga Agentziak ondokoa erantzun du: <>.  

 

Eragiten al dio, inola ere, organo judizialen aurrean egindako erreklamazioak Zerga Agentziarekiko harremanari?

 

Ez, organo eta prozedura horiek independenteak dira bata bestetik.

 

Zer ondare egoeratan daude Forum Filatélico, S.A. eta Afinsa Bienes Tangibles, S.A. enpresak?

 

Une honetan, ezin da zehaztu enpresa horien ondare egoera.

 

Aurkeztutako kereilen arabera kaudimen-gabezia egoeran daude, baina Administratzaile Judizialak neurtu beharko du errealitate hori. 

 

Nora jo dezaket kaltetua banaiz?

 

Jo ezazu ordezkaritza onena duten kontsumitzaile eta erabiltzaile elkarteetara.

 

 

Zein urrats egin behar ditu kaltetuak?

 

• Ordezkaritza oneneko kontsumitzaile eta erabiltzaile elkarteetako batekin harremanetan jarri, eta harremanetarako datuak eskaini hari.

 

• Dauzkan agiri guztiak (kontratua, ordainagiriak, ordainketa frogagiriak, publizitatea eta intereseko beste edozein agiri) bildu, eta bina fotokopia egin.

 

• Jatorrizkoak beretzat gorde.

 

• Lasai-lasai itxaron, aukeratu duen kontsumitzaile eta erabiltzaile elkarteak deitu eta zer egin agintzen dion arte. 

 

Kontuan izan behar duzu, noski, fase horretan aurrena azpiegitura sortu eta antolaketa lana egin behar dela elkarteetan. Izango duzu eperik aski, zeure eskubideak defendatzeko.  

 

Auzitegian edo komisarian salatu behar al dut zuzenean?

 

Ez da komeni, prozedurak sakabanatzea eta ugaltzea saihesteko. Azken finean, kausaz arduratzen den Instrukzioko Epaitegi Zentralera igorri beharko lirateke guztiak, eta banakako salaketak aurkezteak ikaragarri luza lezake prozesuaren instrukzioa. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek zuzenean defendatuko dituzte zure interesak Auzitegi Nazionalean. Banakako salaketak sekula ez du ekarriko inolako lehentasunik ebazpenean, ez eta inbertitutakoa berreskuratzeko aukera gehiagorik.  

 

Auzitegi Nazionaleko 1. eta 5. Instrukzio Epaitegiek ondoko komunikatua atera dute maiatzaren 17an: <  taldetan bil daitezen, eta talde bakoitzak letradu gidaritza eta Prokuradore bera izan ditzaten>>.    

 

Zer gertatzen da kausaren parte gisa ageri ez diren kaltetuekin?

 

Instrukzioko 1. eta 5. Epaitegi Zentralen komunikatuan, horiek ari baitira Afinsa Bienes Tangibles, S.A. eta Forum Filatélico, S.A. deritzen kausak aztertzen, adierazten da kausan parte gisa ageri ez diren kaltetuek ez diotela uko egiten beren alde epai irmoz ezar daitekeen “itzultze, konpontze eta kalte-ordain eskubideari”. Kasu horietan, Fiskaltzak zainduko ditu kaltetuen eskubideak. 

 

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluak oraindik ere lasaitasuna gomendatzen die kaltetuei, eta are gehiago orain, zeren, laster, laguntza bulego bat sortu behar baita Auzitegi Nazionalaren bitartez, kaltetuen salaketak eta bertaratzeak kudeatzeko.  

 

Eta egin gabeko ordainketak baditut, zer egin behar dut?

 

Une honetan, ondokoa da egoera:

 

 

a) FORUM FILATÉLICO, SA.-k kaltetuak: Bada jadanik Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralaren auto judizial bat, 2006ko maiatzaren 12koa, eta hauxe xedatzen du: “Indarrik gabe uzten dira, zuhurtziaz, eginbide hauetako kaltetuek, beren kontratuagatik, Forum Filatélico, S.A. erakundearekin zituzten ordainketa betebeharrak, harik eta izendatutako administratzaile judizialak bestelakorik adierazi arte”.      

 

b) AFINSA BIENES TANGIBLES, SA.-k kaltetuak: Bada jadanik Instrukzioko 1. Epaitegi Zentralaren auto judizial bat, 2006ko maiatzaren 16koa, eta hauxe xedatzen du: “Indarrik gabe uzten dira, zuhurtziaz, eginbide hauetako kaltetuek, beren kontratuagatik, Afinsa Bienes Tangibles, S.A. sozietatearekin zituzten ordainketa betebeharrak, harik eta izendatutako administratzaile judizialak bestelakorik adierazi arte”.

 

Horregatik, eten egiten dira ordainketak, bestelakorik adierazten ez den arte.

 

Eten egin behar al dut kontratua?

 

Ez..

 

Ez ezazu sina kaltetutako enpresek edo edozein hirugarrengok emandako inolako agiririk. Jarrai beti kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek esandakoari.

 

Ba al da inongo berme-funts publikorik?

 

Ez.

 

Eska al dezakete AFINSA BIENES TANGIBLES, S.A. eta FORUM FILATELICO, S.A. kasuko pentsionista kaltetuek Gizarte Segurantzaren minimoen osagarria?

 

Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren akordioaren arabera, ezarritako minimoez azpiko pentsioak jasotzen dituzten, eta  FORUM FILATÉLICO SA-n eta AFINSA BIENES TANGIBLES

SA-n zeuzkaten aurrezkietatik zetorkien diru-sarreragatik orain arte minimoen osagarria jasotzen ez zuten pentsionistek, berehala eskatuko ahal izango dute minimoen osagarri hori, baldin eta ez badute horrekin bateraezina den beste kapital-sarreraren bat.

 

2006rako, urteko 6.330,39 euro da beste iturri batzuetatik jaso daitekeen kopururik handiena, minimoen osagarria jaso ahal izateko.

 

Madrilen, 2006ko ekainaren 1ean, 14:45etan.

 

 

  La investigación de Fórum y Afinsa no logra hallar el dinero La Fiscalía Anticorrupción ha finalizado las investigaciones de los casos Fórum ...
La venta de los bienes de Fórum Filatélico estará terminada en 2012   Permitirá pagar a los 269.000 afectados cerca del 25% de las cantidades que invirtieron   La venta de los ...
    Decide esperar a la tasación que se haga de los sellos propiedad de la firma. La valoración de la empresa apenas cubre el 33% de la deuda pendiente 11.11.09 - MIGUEL ANGEL ...
EDICIÓN IMPRESA   ECONOMÍA La Justicia investigará si Ausbanc colaboró en los presuntos delitos cometidos por Fórum y Afinsa La Audiencia Nacional aparta de la ...
UN AÑO DE LA INTERVENCIÓN JUDICIAL El 40% de los afectados de Afinsa y Fórum demandarán al Estado para recuperar su inversión Creen que pudo existir responsabilidad del Estado por falta de ...


Copyright Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz