Euskadiko kontsumitzaileak

Euskal Herriko konstsumitzaileen Batasuna - EHKB

Union de consumidores de Euskadi-UCE

Unión de Consumidores de Euskadiwww.euskadikokontsumitzaileak.com

Zerbitzuak

Onuradunak

- Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren bazkideak.
- Bazkidearen ezkontidea edo horrekin antzeko harremana duen beste norbait.
- Horien ondorengoak, adin txikikoak, familiaren etxean bizi direnak.


Dagokion urteko kuota ordainduz lortzen da bazkide izatea.

Onuradun izateagatik jasotzen diren prestazioen ondorioetarako eta 26/1984 Legean xedatutakoaren arabera kontsumitzaile edo erabiltzailetzat hartuko da “azken hartzaile moduan ondasunak edo ondasun higiezinak, produktuak, zerbitzuak, jarduerak edo funtzioak erosi, erabili edo une atseginak igarotzeko hartzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa. Inoiz ez dira kontsumitzaile edo erabiltzailetzat joko azken hartzaile izan gabe ondasunak edo zerbitzuak erosi, biltegiratu, erabili edo kontsumitzen dutenak produkzio, eraldaketa edo merkaturatze prozesuetan sartzeko edo hirugarrengoei eskaintzeko”.
Prestazioak

Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak-EKB kontsumoko teknikarien eta abokatuen talde handi bat jarria du zure eskura, horien bidez ondorengo zerbitzuak eskainiko direla bermatzen da:

· Informazio Juridikoaren zerbitzua eta Kontsulten Arretarakoa behar hainbat aldiz erabiltzea, telefonoz, idatziz edo bertara joanez.
· Kontsumitzailea Defendatzeko zerbitzuaz baliatzea, zerbitzu horretan judiziala ez den bidetik egindako erreklamazioen aholkularitza eta izapideak egiten dira (bitartekaritzak edo adiskidantzako konponbideak gauzatzea) eta judizialak ez diren helegite arruntak bizi den herriko Udalean, eta salaketak jartzea eskuduntza duten erakundeetan.
· Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak-EKB kontsumoari buruz duen datu-basean eta liburutegian sartzea.

Jarduketa-sektoreak

Etxebizitza Salerosketa
Akurak
Osasuna Publikoa
Pribatua
Farmazia  
Zerbitzu publikoak Elektrizitatea
Telefonoa
Ura
Gas but. eta naturala
Posta
Garraioak
Banku Zerbitzuak  
Elikadura  
Merkataritza Autoak
Etxe-tresna elektrikoak
Altzariak
Arropa/oinetakoak
Informatika
Tindategiak
Aseguruak  
Konponketak Autoak
Etxe-tresna elektrikoak
Etxeetako zerbitzuak
Turismoa  
Administrazio Publikoa  
Ingurumena  


Copyright Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz