Euskadiko kontsumitzaileak

Euskal Herriko konstsumitzaileen Batasuna - EHKB

Union de consumidores de Euskadi-UCE

Unión de Consumidores de Euskadiwww.euskadikokontsumitzaileak.com

Nortzuk gara gu?

Euskadiko Kontsumitzaileen Batasuna-EKB autonomia mailako federazio bat da eta herritarren eskubideak defendatzen ditu, kontsumitzaile eta erabiltzaile diren aldetik. Zerbitzuak eskaintzen dituzten hiru elkarte probintzialek osatzen dituzte, horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren herrialde historiko banatan kokatuak daude.

Izaera pribatua duen erakundea da, ez dago botere publiko, ekonomiko eta sozialen menpe eta irabazteko asmorik gabe egiten du lan.

Gure helburu nagusiak honakoak dira:

1. Herritarren interes eta eskubideak defendatu eta sustatzea, hala banaka edo talde mailan.
2. Horiek prestatu eta horiei argibideak ematea, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa horien bizi-kalitatea hobetuz.
3. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkari izatea: orokorrean edo ondasun, zerbitzu, produktu edo jarduera berezien kasuan.
4. Kontsumitzaile eta erabiltzaile guztien errebindikazioak jaso eta bideratzea herritarren bizi-kalitatea pixkanaka hobetzeko borrokan.
5. Horiek autonomia, estatu eta Europa mailako erakunde ofizial guztietan egon daitezela bultzatzea.

Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak-EKB kontsumitzaileen ordezkari izateko duen eginkizunean, honako Batzordeetan hartzen du parte:

Euskadiko Prezioen Batzordea Turismoko Aholkularitza Kontseilua
Kontsumoko Aholkularitza Batzordea Kontseilu Ekonomiko eta Soziala
Merkataritzako Aholkularitza Batzordea Estatistikako Euskal Kontseilua
Osasun alorreko Publizitatea Kontrolatzeko Batzordea Merkataritzako Batzorde Tekniko Juridikoa eta legegintzakoa
Euskal Herriko Publizitate Engainagarriaren Batzordea Merkataritza Sustatzeko Batzorde Teknikoa
Eraikuntzan Kalitatea Kontrolatzeko Batzordea Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kontseilua
Erabilitako Olioen Kudeaketari buruzko Hitzarmena jarraitzeko Batzorde Mistoa Emakunde
Drogamenpekotasunen Prebentziorako Batzordea Euskal Herriko Elikagaien Segurtasunaren eta Higienearen Kontseilua


Copyright Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz