Euskadiko kontsumitzaileak

Euskal Herriko konstsumitzaileen Batasuna - EHKB

Union de consumidores de Euskadi-UCE

Unión de Consumidores de Euskadiwww.euskadikokontsumitzaileak.com

 Nora Abete Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak bilera egin du kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hainbat elkarterekinzoru-klausulen gaia aztertzeko. Bileran izan dira EKE Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoko, EKA/OCUV Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko eta UCE/EHKB Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunako ordezkariak.

Zoru-klausulengatik ordaindutako dirua itzultzeko obligazioa dagoela adierazten duen EBren Justizia Auzitegiaren epaia argitaratu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila elkarteekin jarri da harremanetan, euren iritziak ezagutzeko, egoera ebaluatzeko eta elkarrekin lanean jarduteko bideak bilatzeko.  

Elkarteek eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko ordezkariek uste dute akzio judizialak hasi aurretik bankuei judizioz kanpoko erreklamazioak eskatu behar zaizkiela. Lehen bilera honetan Jaurlaritzaren eta elkarteen arteko lankidetzarako bideak finkatu dira, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei aholkularitza egokiena emateko helburuarekin.

Kontsumobidek bankuen zoru-klausulen erreklamazioetan aholkularitzako, arbitrajeko eta zigortzeko lana burutu du, eta, 2012. urteaz geroztik, 469 erreklamaziori erantzun die. 



Copyright Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz